XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irak.- Begira armairuan - A, bai! Hemen dago.

Irak.- Maite, zer dago aulkian? - Ezer ez (ez dago ezer) Irak.- Bai, zerbait ba dago (Irakasleak papera utziko du) - Zer dago - Papera dago.

(Elkarrizketa berdina lor dezake irakasleak, arbela erabiliz, hasieran garbirik eta gero zerbait marraztuz) (Irakasleak giñolaren kartoizko etxea gordetzen du) Giñol.- Brrr... Haserre nago.

- Ez dut aurkitzen nire etxea.

- Jontxu, non dago nire etxea? Badakizu? - Ez dakit.

G.- Miren... non dago nire etxea? Badakizu? - Ez, ez dakit.

(Irakasleak ateratzen du) G.- A! Hemengo dago! Oso ondo, oso ondo.

- Lara, lala, lara.

- ... Hemen dago leihoa (tximinia seinalatzen du).

- Ez, hori ez da.

G.- Hemen, atea - Ez, hori ez da.

G.- Ezetz? Zer da hau, bada? - Tximinia G. - Eta hau, zer da? - Leihoa G.- A! Badakit... Hau atea da, ezta? - Bai, hori da.

- Oso ondo (Txaloak).

3.4. PLASTIKAREN INGURUAN - Marrazki bat emanda, aurrean dauden gauzak kolore batez (marra batez) margotu (lotu); atzean daudenak, beste kolore-marra batez.

- Negarrez, farrez, haserre, pozik, triste, dauden aurpegiak kolore ezberdinez margotu, edo ebaki eta multzotan jarri.

- Plastilinaz, egurrez, kortxoz, harriz, e.a. jostailuak egin.

- Kualitate bat edo bi bereiztuz, hiruki, lauki eta borobilak (handi / txiki, gorri / berde / hori,...) multzotan jarri.

- Pailaso edo beste gauza baten marrazkia eman umeei.

Barrukoa margotzeko edo kolore ezberdinetako paperez betetzeko agindu.

Gero guraizez (zikaiz) ingurua ebakitzeko (ziztatzeko).

- Guraizez, tamaina ezberdinetako hiruki, lauki eta borobilak ebaki eta margotu.

Honela, kualitateak landuko dira: hiruki handia hartu, borobil gorria ekarri, e.a. geometriazko blokez eraikuntzak egin.